Gipuzkoa irudikatuz
#Gi2030 Galderak, erantzunak eta proposamenak partekatuz
Acerca de este proceso
Gi2030 ikerketa-ekintza bat da, eta UPV/EHUk, Gipuzkoako herritarrekin eta gizarte-eragileekin batera, lurraldeak 2030erako dituen erronken ikuspegi partekatu bat sortzen du.
Etorkizunean Gipuzkoako erakundeei eta/edo herritarrei eragingo dieten galderak, erantzunak eta proposamenak bilatzen ditugu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako prozesu honek, 2023an, ikertzaileak zabalduko ditu lurraldeko hainbat eskualdetan egingo diren tailer tematikoetan.
Nola garatuko da?
Gi2030en asmoa Gipuzkoako unibertsitatearen, erakundeen eta herritarren artean 2030erako Gipuzkoako lurraldearen erronken ikuspegi partekatua sortzea da, aurrez aurreko espazioetako elkarrekintza eta 5 eremuren inguruko adostasun-puntuak bilduko dituen plataforma digital bat uztartzen dituen prozesu hibrido baten bidez:
- PERTSONAK: bizikidetza, migrazioak eta talentua.
- ZIENTZIA: berrikuntza eta teknologia.
- KLIMA: krisi ekologikoa eta lurraldea.
- EKONOMIA: energia eta enpresa.
- ONGIZATEA: osasuna eta zainktzak.
Prozesuaren faseak
Bost eremu horietatik abiatuta, 5 faseko prozesua artikulatzen da (Kanpoko lotura). Fase horiek 2023an garatuko dira, eta honako hauek biltzen dituzte:
- Espazio digitala prestatzea.
- Galderak egitea.
- Erantzunak elkarrekin sortzea.
- Adostasun-proposamenen osaera.
- Emaitzak gizarteratzea.
Gi2030 prozesua herritarren, tokiko eragileen eta unibertsitate-komunitatearen artean irudimena eta proposamenen kontrastea sustatzeko denbora jakin batean mugatutako hainbat jardueratan datza.
2023an prozesuak 5 fase ditu, espazioa prestatzetik galderak egitera, erantzunak elkarrekin sortzera eta adostasun-proposamenak osatzera igarotzen direnak.
❓ Galderak Ikusi (14) proposamenak
-
Sortze-data
16/02/2023 -
- 0
-
Sortze-data
16/02/2023 -
- 0
-
Sortze-data
06/02/2023 -
- 2
-
Sortze-data
02/02/2023 -
- 4
Partekatu: